XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BIGARREN IRUDIA.

Antton ta Pello Atraka.

Atraka, (Atzeko atetik sartuaz). - Eup!.

Anton. - (Emen da bera). Kaxo, Atraka. Zer degu?.

Atraka. - Bageala.

Anton. - Itxasora gabe?.

Atraka. - Bo! Galerna madarikatu bat atera dik, eta legorrian gelditu gaituk.

Anton. - Bejoindaizutela; urtara ezin danian, sagardotara.

Atraka. - Askoz ere segurugo dek.

Anton. - Ez zekiat bada; urtan ez aiz beñere ito, baña....

Atraka. - Ik zer dakik?.

Anton. - Mutil, ala uste nikan beñepin.

Atraka. - Norbaitek esango zikan da.

Anton. - Bai; nik buruan ala zeukat; ez aizela beñere urtan ito; baña, alakoren batian, sagardotan itoko aiz.

Atraka. - Ederki eman ere! Ez bazekiat bada nik yayo igari!.

Anton. - Legorrian bai, legorrian.

Atraka. - Tira, tira; berriketa gutxi ta bete baso bat.

Anton. - (Basua garbituaz).

- Zenbatgarrena?.

Atraka. - Orain sartu nak, eta zenbatgarrena?.

Anton. - (Betiaz).

- Ez al dek lenokoik?.

Atraka. - Ez gizona; lenokuak... danak edan nizkidan.

Anton. - Ez diat ori esaten.

Galdetzen nikan lenokoik ez dekan zor.

Atraka. - Bai zera; arrantzaliak oso ondradubak gaituk.

Ez degunian garbi esatia obe dek ez diagu pagatzen; baña degunian... (askotan ere ez).